Arazo tekniko bat tarteko, gaur ez da zinema emanaldirik izango Baztartxon

Nerea Uranga 2020ko abe. 27a, 14:56

Baztartxo antzokian gaurko, abenduak 27, iragarrita zeuden bi zinema emanaldiak bertan behera geratu dira, "arazo teknikoak" tarteko. Azkoitiko Udalak eman du horren berri. Beraz, gaurko programatuta zeuden haurrentzako Pinocho filma (16:30) eta helduentzako El verano que vivimos filma (19:00) ez dituzte emango.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide