Trokolo antzerki taldearen Burutik jota antzezlana ikusteko aukera izan zen atzo, larunbata, arratsaldean Zubiaurre kiroldegiko kantxa estalian. Haur txikiei zuzendutako saioa izan zen atzokoa.
Gabonetako oporraldirako hainbat saio antolatu ditu Azkoitiko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, eta horietako beste bat ere izango da gaur arratsaldean. 16:30ean hasita, Ganbaran emanaldia eskainiko du Ttipia produkzioakek Elkargunean.