Sara Zozaya eta Ro taldeen bigarren kontzertu saio bat antolatu dute Matadeixen

Nerea Uranga 2020ko abenduaren 26a

Biharko, abenduaren 27rako, Sara Zozaya eta Ro taldearen kontzertua du antolatuta Matadero Ekintzakek, 18:00etan, Matadeixen. Baina saio horretarako izan duten sarrera eskaera kontuan hartuta, bihar bertan bi taldeen bigarren emanaldi bat prestatzea erabaki dute. Musika emanaldi hori 16:00etan hasita izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, dagoeneko sarrera guztiak agortu dira.

Bihar, igandea, Sara Zozaya musikari donostiarraren eta Azkoitiko Ro taldearen bi emanaldi izango dira Matadeixen. Bata 16:00etan izango da eta bestea 18:00etan. Edukiera mugatuta egingo dituzte bi kontzertuak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez bi saioetarako sarrera guztiak agortu dira.

Matadero Ekintzakek biharko Sara Zozayaren eta Ro taldearen kontzertu bakarra zuen antolatuta, 18:00etakoa. Baina izan duten sarrera eskaera kontuan hartuta, beste emanaldi bat ere egitea erabaki du bihar; 16:00etan hasiko da hori.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide