Hego Euskal Herrian 551 kasu berri hauteman dituzte azken orduetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 24a, 14:11

Hego Euskal Herrian 551 kasu berri hauteman zituzten atzo: 181 Bizkaian, 160 Gipuzkoan, 124 Nafarroan eta 79 Araban. Herriz herriko datuen berririk ez du eman Osakidetzak gaur argitaratuta txostenean.

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek jakinarazi dituzte atzo, asteazkena, atzemandako COVID-19aren kasu positiboen datuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira,  9.542 test diagnostiko egin zituzten, eta, horietatik, 427 positiboak izan ziren, % 4,5, hain zuzen ere. Lurraldeka Bizkaian atzeman zituzten kasu gehien,181; 160 izan ziren Gipuzkoan eta 79 Araban. Horrez gain, beste zazpi kasu hauteman zituzten hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren herritarren artean.

Nafarroan, berriz, atzo 1.949 test egin zituzten (1.1.62 PCR proba eta 787 antigeno proba) eta horietatik 124k eman zuten positibo, %6,4. Gainera, zehaztu dute Erresuma Batutik iritsitako 71 laguni egin zietela PCR proba.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gaixotuta dauden 85 pertsona ZIUetan daude. Nafarroan, bestalde, atzo bost lagun ospitaleratu zituzten, eta horietatik bi daude ZIUn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide