Etorri dira Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira

Nerea Uranga

Gaur, 10:30 aldera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira. Ipintza auzoa bisitatu dute aurrena eta ondoren kalerik kale eta auzoz auzo ibili dira. Eguerdira bitartean herritarrak agurtzen ibiliko dira herrian barrena.

Olentzero eta Mari Domingi Azkoitian zehar dabiltza gaur goizetik. 10:30 aldera iritsi dira herrira eta eguerdira bitartean herritarrak agurtzen ibiliko dira auzoz auzo eta kalerik kale.

Kalean topo egin duten haur batzuek Olentzero eta Mari Domingin bertatik bertara agurtu dituzte. Beste batzuek, berriz, beren etxeko leihoetatik eta balkoietatik agurtu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide