Zein da 'gabana' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. 'konpezinaue' hitza izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'gabana' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Gabana hitzak jaka mardula esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Aittitte zana, beti bere gabana jantzitte jutezan eleante askoik".
  • Euskara batuan: "Aitona zena, beti bere jaka mardula jantzita joaten zean elegante askorik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide