Azkoitiko haurrak agurtzera etorriko dira bihar, hilak 24, Olentzero eta Mari Domingi. Horretarako, auzoz auzo eta kalez kale ibiliko dira, 10:30etik aurrera. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, era horretan egingo da pandemiak eragindako egoera honetan jende pilaketak saihesteko. Beraz, aurten ez da aukerarik izango parroki aurrean Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egoteko. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreraren berri emateko Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak bideoa grabatu du, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin.