Urbanuek ordubete beranduago hasiko du arratsaldeko zerbitzua abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean

Andoni Elduaien 2020ko abe. 22a, 11:21

Bi egun horietan 16:00etan hasi ordez 17:00etan hasiko du ibilbidea herri barruko autobusak.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, Urbanue herri barruko autobusak ordubete beranduago hasiko du arratsaldeko zerbitzua. 16:00etan hasi ordez, 17:00etan hasiko du ibilbidea bi egunetan. 17:00etatik aurrerako zerbitzuak, ordea, berdin jarraituko duela jakinarazi du udalak. Ondorioz, ordu horretan egin ohi diren bi joan-etorri bertan behera geldituko dira.

Batetik, 16:00etan Aizkibel liburutegitik atera eta ondorengo ibilbidea egiten duen zerbitzua: liburutegia – Julio Urkixo – San Martin kalea – Oteiza frontoiak – Aizkibel kalea – Aretxabaleta kalea – Izarraitz – Floreagaberri – Ikastola – Auzmendi bidea – Santa Klara – Intsausti – Trenbidearen Zumardia – Beidazar – liburutegia.

Eta bestetik, 16:40an liburutegitiko geltokitik atera eta ondorengo ibilbidea egiten duen zerbitzua: liburutegia – Julio Urkixo – San Juan- Ugarteigaran – San Jose egoitza – Santa Klara – Ibaiondo - liburutegia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide