Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak datorren urteko lizentzia berritzeko epea martxan jarri du. Elkarteak jakinarazi du, lizentzia guztiz digitala izango dela 2021. urtetik aurrerakoa; federazioek jakinarazi dute lizentzia fisikoa desagertu egingo dela. Hori horrela izanik, norbanako bakoitzak e-posta eguneratuta izan beharko duela jakinarazi du txirrindulari elkarteak; lizentzia tramitatu ondoren, lizentziak e-postara bidaliko dituzte.
Prezioa mantendu egingo dute datorren urtera begira. 135 euroko balioa izango du lizentziak, baina txirrindulari elkarteak klubeko urteko 20 euroko kuota gehituko du ohi bezala. Beraz, 155 euro ordaindu beharko da lizentzia berritzea. Behin lizentzia tramitatutakoan, ordainketa banku bidez egingo dutela adierazi du txirrindulari elkarteak. Eskaera egiteko epea urtarrilaren 6an amaituko da, eta epez kanpo ez dute eskaerarik onartuko.