Iban Larrañagak eta haren bikote Juaneneak Binakako Erremonte Txapelketaren 50. edizioko finalerdietara sailkatzea lortu dute. Herenegun bukatu zen txapelketako ligaxka, Hernaniko Galarretan jokatutako bi partidekin, eta Goikoetxea V.ak eta Endikak partida galduta, finalerdietarako txartela eskuratu zuten Larrañagak eta Juaneneak.
Ansa II.aren eta Aizpuru III.aren kontra neurtuko dituzte indarrak datorren asteburuan jokatuko duten finalerdietako norgehiagokan, eta irabazlea finalera sailkatuko da. Bigarren finalaurrekoa, berriz, Urrizak eta Labakak jokatuko dute Segurolaren eta Barrenetxea IV.aren aurka.