Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek jostailu banaketa egin dute gaur, larunbata, Caritasekin elkarlanean. Babesgabetasun egoeran edo egoera zaurgarrian diren umeei eta gaztetxoei banatu dizkiete abenduaren hasieran bildu zituzten jostailuak. Ikasleek azaldu dutenez, proiektuak "oso harrena ona" izan du; izan ere, material pila bat jaso zuten eta gaur hori banatzeko aukera izan dute. Banatu gabe gelditu den materiala Azpeitiko Elkar-ekinek kudeatzen duen Elkargunera eraman dute.