Sara Zozaya musikari donostiarraren eta Azkoitiko Ro taldearen kontzertuak antolatu ditu Matadero Ekintzak abenduaren 27rako. 18:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera 7 euro izango da.
Emanaldirako edukiera mugatua izango da, eta aldez aurretik hartu beharko da sarrera mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Sara Zozaya akordeoiarekin hasi zen musika munduan. 12 urterekin, gitarrak eta teklatuak lagunduta kantuak sortzen hasi zen. Egun, bakarlari aritzen da eta Nerabe taldeko kide ere bada. Aurreneko EP laburra 2018ko abenduan kaleratu zuen. Orain dela gutxi, Hiriko Soinuak txapelketako irabazlea izan da Zozaya.
Ro taldeak ere joko du hilaren 27ko kontzertuan. Etxeko taldea da hau, Azkoitikoa.