Bi moto gidari zauritu dira Azkarate gainean izan den istripuan

Aitziber Arzallus

17:30 aldera gertatu da ezbeharra, Azkarate gainean, Elgoibarrerako noranzkoan. Gidarietako bat Mendaroko ospitalera eraman dute, eta bestea, Donostiakora.

Gaur arratsaldean bi motoren arteko istripua izan da Azkarate gainean. 17:30 aldera gertatu da ezbeherra, Azkoititik Elgoibarrerako noranzkoan, tunela pasatu eta berehala. Ertzaintzaren arabera, bi gidariak zauritu dira, eta bata Mendaroko erietxera eraman dute eta bestea Donostiakora.

Istripuak auto ilarak sortu ditu bi noranzkoetan eta Ertzaintza aritu da trafikoa bideratzen. Dagoeneko garbitu dute errepidea eta trafikoa bere onera bueltatu da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide