Zein da 'konpezinaue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko abe. 18a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. 'Keixie' hitza izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'konpezinaue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Konpezinaue hitzak auzoko arduraduna esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gure aitte lehen Aizpurutxoko konpezinaue zan; oin dala hamar bat urte utzi zixon".
  • Euskara batuan: "Gure aita lehen Aizpurutxo auzoko arduraduna zen; duela hamar urte utzi zuen ardura".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide