Ostalariek eta horien hornitzaileek auto karabana egin dute, sektorearentzat erreskate plana eskatzeko

Aitziber Arzallus 2020ko abe. 17a, 15:57

Azkoitiko eta Azpeitiko ostalariek eta horien hornitzaileek protesta zaratsua egin dute eguerdian bi herrietan barrena. Sektorea egoera larrian dagoela esan dute, eta Eusko Jaurlaritzari eta udalei laguntza eskatu diete, orain arte agindu dizkietenak "limosna" direla iritzita.

Azkoitiko eta Azpeitiko dozenaka ostalarik eta hornitzailek auto karabana zaratatsua egin dute gaur eguerdian. 12:00etan abiatu dira Azpeitiko plazatik, eta 13:00ak aldera pasatu dira Azkoititik. Sektorearentzat urte zaila izaten ari da aurtengoa, COVID-19a zabaltzea saihesteko neurriak direla-eta denbora askoan negozioak itxita eduki behar izan dituztelako, eta lan egiteko aukera eman dietenen ere baldintza eta muga asko ezarri dizkietelako. Hori dela eta, sektorearentzat erreskate plana eskatu dute, orain arte agindu dizkieten laguntzak "limosma besterik ez" direla iritzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide