Iker Epelde azkoitiarra Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko batzordekide berria da; gomazko paleta modalitatean aritu ohi da azkoitiarra. Presidente kargua, berriz, Itziar Lete Andonegik hartu du. Abenduaren 10ean amaitu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea, eta aurkeztutako hautagaitza bakarrak hartu du dagoeneko kargua.
Hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez zen egon, eta aurkako erreklamaziorik inork aurkeztu ez duenez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak, federazioaren hauteskunde prozesua bukatutzat emanez.