Gabonetako autobus zerbitzuetan hainbat aldaketa ezarri ditu Lurraldebusek

Juan Luis Romatet

Lau egunetan izango dira aldaketak; abenduaren 24an eta 31n ohi baino lehenago izango da azken autobus zerbitzua, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, beranduago hasiko dira.

Gabonak ate joka datoz, eta egun berezietan ordutegia murriztuko du Lurraldebusek linea guztietan. Urola Erdian honako zerbitzuetan izango du eragina murrizketak: UK01 (Donostia-Azkoitia), UK02 (Azpeitia-Errezil eta Azkoitia-Tolosa), UK03 (Azkoitia-Zarautz), UK04 (Azpeitia-Beizama), UK05 (Azpeitia-Ermua) eta UK06 (Zumarraga-Zumaia).

Abenduaren 24an eta 31n lehenago eskainiko dute azken zerbitzua linea guztietan; aldiz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean beranduago hasiko dira lehen autobusak. Horrez gain, hainbat zerbitzu ezeztatu egin dituzte. Hona hemen Gabonetako aldaketak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide