Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eta Loreto Fernandez teklatuak kontzertua eskaini dute gaur, igandea, Intsausti Jauregian. Fernandez Intsausti jauregian dagoen pianofortearekin aritu da, gainera. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako batzordeak kantu eta teklatu historikoko musika tresnen bi kontzertu programatu zituen aurtengo urterako. Urrirako zehaztu zuten lehen eguna, eta abendurako bigarrena. Urriko kontzertua, ordea, bertan behera utzi behar izan zuten egungo osasun egoeraren gorabeheragatik.
Abenduko kontzertua egitea erabaki zuten, eta gaur Intsausti jauregian aritu dira Fernandez musikaria eta Zubillaga abeslaria. Kontzertua publikorik gabe izan da, baina online eskaini dute Donostiako Tabakaleran, elkarteak Kutxa Fundazioarekin duen elkarlanaren ondorioz.