Melaute hitzak euriz blai egitea edo mozkortzea esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:
Melaute = euriz blai egin
- Azkoitiko hizkeran: "Burutik hankataino melaute etorri zien mendittik".
- Euskara batuan: "Burutik oinetaraino blai egindako etorri ziren menditik".
Melaute = mozkortuta
- Azkoitiko hizkeran: "Ardo potzo galanta ean, ta dana melaute azaldu zan etxea".
- Euskara batuan: "Ardo asko edan eta gero, mozkortuta etorri zen etxera".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.