Gaurtik hilaren 20ra bitartean, martxan da Herrixen merkatari elkartearen Gabonetako kanpaina. Azkoitia txartelarekin erosketak egiten dituzten herritarrak hogei otarreren zozketan sartuko dira. Otarreak Rural Kutxaren erakusleihoan daude ikusgai, eta sarituek handik pasatu beharko dute saria jasotzera, saritua izan den txartelarekin.
Aurten, ordea, merkatari elkarteak berrikuntza batekin egingo du Gabonetako kanpaina. Otarreez gain, zozketetan produktu freskoak ere banatuko ditu Herrixenek. Besteak beste, haragiak, arrainak eta bestelako gozoak banatuko ditu zozketen bidez.