Bulego musika taldeak hiru abestiz osatutako EP berria aurkeztuko du abenduaren 8an Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, eta bigarrena, 18:00etan hastekoa zena, 18:30era atzeratu dute, COVID-19a sahiesteko neurriak tarteko. Bulegoko kideek jakinarazi dutenez, kontzertua ordu erdi atzeratuta antzokia bigarren emenaldirako behar bezala garbituta egotea bermatu ahal izango dute. Beraz, 16:00etan izango da aurreneko kontzertua eta 18:30ean hasiko da bigarrena.
Emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude.