Abenduan sartzearekin bat, tenperaturek behera egin dute, eta aspaldian ikusi gabeko irudiarekin topo egin dute gaur goizean mendian zebiltzan goiztiarrek. Kakuteko gailurra zurituta esnatu da, eta hala ikus zitezkeen inguruko tontorrak ere. Dena dela, ez da izan egunotako lehen elurtea bart gauekoa; asteartean ere zuri ziren Izarraitz mendilerroko gailurrak.