Zer esan nahi du 'keixie' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Abantarie hitza izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'keixie' hitza hautatu du Maxixatzenen. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Keixie hitzak gerezia esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Keixek biltzeitteu launen baserrixen urtero".
  • Euskara batuan: "Gereziak biltzen ditugu lagunaren baserrian urtero".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide