Atzo, asteazkena, Jon Maia bertsolariak hitzaldia eskaini zuen Elkargunean, 18:00etan. Azkoitiko Udalak eta euskara mahaiak Euskaraldiaren baitan antolatutako saioa izan zen Maiaren hitzaldia. Extremaduratik bertsolaritzara. Berriak jaio ginen izenburupean eman zuen hitzaldia bertsolariak. Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarrak zuzendu zuen saioa, eta Maiaren aurkezpena eman ondoren pasoa eman zion hizlariari.
Bere gurasoak Euskal Herrira iritsitako etorkinak izanik, euskarara iristeko bidaia zein izan zen kontatu zuen Maiak Elkargunean. Hain zuzen ere, 80ko eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzan izandako eraberritze prozesuaren argazki pertsonala bildu zuen bertsolariak Berriak jaio ginen liburu autobiografikoan, eta hari buruzko gogoetak egin zituen, nagusiki, Azkoitian.
Herriko plaza aretoan eman zuen hitzaldia Maiak.