Euskaraldia 2020

'Bakean dagoena, bakean utzi' bakarrizketa saioa eskaini dute Martiarenak eta Torregaraik, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko aza. 30a, 14:47

Azkoitiko Udalak eta euskara mahaiak Euskaraldiaren harira antolatutako ekintza izan da gaur eguerdikoa.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek Bakean dagoena, bakean utzi emanaldia eskaini dute gaur, astelehena, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasi da bi emakumeen saioa, eta 50 lagun inguru elkartu dira bakarrizketa saioa ikusteko.

Martiarenak eta Torregaraik elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkeztu dituzte Azkoitian. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izan dituzte hizpide, besteak beste, ordubete pasatxo iraun duen emanaldian. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginaraziz zirikatu dituzte azkoitiarrak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide