Garaipen gozoa erdietsi du etxean Azkoitia-Azpeitia ISBk

Anartz Izagirre 2020ko aza. 29a, 16:27

Azkoitia-Azpeitia ISB eta C.B Arxil taldearen aurkako partidako irudia. (Iraurgi SB)

75-61 gailendu zaio etxeko taldea C.B. Arxil taldeari, eta aurretik joan dira partida guztian. Datorren asteko jardunaldia etxetik kanpo jokatuko dute.

Beste garaipen bat poltsikoratu du Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak etxean. Gaur, igandea, C.B. Arxil taldea izan dute aurkari Elkargunean jokatutako norgehiagokan, eta 75-61 gailendu da etxeko taldea. Gaurkoa Emakumeen Ligako 9. jardunaldia izan da —jokatu duten zortzigarrena, bertan behera gelditu baitzen jardunaldi bat— Azkoitia-Azpeitia ISB taldearentzat, eta hamalau punturekin sailkapeneko bosgarren postuan daude. Datorren jardunaldia abenduaren 5ean jokatuko dute, Vilagarcia de Arousan (Pontevedra, Galizia), AD Cortegada taldearen aurka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide