Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute plazan

Anartz Izagirre

Hainbat lagun bildu ziren atzo, ostirala, plazan, presoen aldeko hileroko elkarretaratzean. Presoen eta iheslarien eskubideak errespetatzeko eskatu zuten herritarrek.

Azkoitiko Sarek deituta, hainbat lagunek parte hartu zuten atzo, ostirala, presoen eta iheslarien aldeko hileko azken ostiraleko kontzentrazioan. Urrian ez zuten egin elkarretaratzerik Azkoitian, eta hilabeteko etenaldiaren ondoren berriz bildu ziren plazan; izan ere, Etxerat elkarteak emandako gomendioarekin bat egin zuen Azkoitiko Sarek, eta erabaki zuen urrian ez egitea hileko azken ostiralean egin ohi duten elkarretaratzerik, "arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide