Hileko azken ostirala izanik, Azkoitiko Sarek presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako elkarretaratzea deitu du ostiralerako, urtarrilak 29. 19:30ean egingo dute eskubideen aldeko kontzentrazioa, herriko plazan.
Joan den hilean ez zuten elkarretaratzerik deitu, urte amaierako manifestazioa egin zutelako abenduaren 31n presoen eskubideak aldarrikatzeko. urtarrilaren 9an, berriz, elkarretaratzea egin zuten plazan, Euskal Herriko beste herri askotan bezala.