Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25. Hori dela eta, urtero bezala emakumeenganako indarkeria salatzeko protesta egin dute gaur Azkoitian. Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, eta dozenaka lagun batu da deialdira. Beste urte batez, emakumeak "aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatu dute Sostenipeko kideek.