Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Azkoitiko hainbat ikasleek bat egin dute biolentzia matxistaren aurkako aldarriarekin. Azkoitiko Udalak egun horren harira banatutako eskumuturreko moreekin nahiz pankartekin atera dituzte argazkiak ikasleek, eta emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatu dute. Hona hemen Floreaga Ikastetxeko, Bizilore Eskola Aktiboko, Xabier Munibe Ikastolako, Azkoitia BHIko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen argazkiak.
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)