Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25, eta Azkoitia BHI zentroko hainbat ikaslek bat egin dute biolentzia matxistaren aurkako aldarriarekin. Azkoitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak bi ekitaldi antolatu ditu; hasteko, ikasleek elkarretaratzea egin dute institutuko atarian Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza! lelopean; eta, ondoren, Genero problematika hezkuntzan solasaldia eskaini dute IAko kideek.
(Argazkiak: Azkoitiko Ikasle Abertzaleak)