Ostiralean, azaroak 27, Eguzki Erakunde Ekologistak eta Urola Bizirik Natur Taldeak hitzaldia emango dute Elkarguneko Artxamendi topalekuan. Haur eta nerabeei zuzendutako saioa izango da, eta plastikoak ingurunean sortzen duen arazoa zein den azalduko dute. Hain zuzen ere, herrira ekarriko dute gaia hizlariek, Urola ibaia eta hondakinak hizpide izanda.