Azkoitia Lagunkoiak biharko, azaroaren 24rako, deitu du hil honetako bilera. Elkarguneko Zeharkako aretoan egingo dute bilkura, 18:00etan. Ohi bezala, bilera irekia izango da. Pertsona guztien eta bereziki pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeko beren ekarpena egin nahi duten guztiek har dezakete parte Azkoitia Lagunkoiaren bileran.