Beheranzko joera du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzemandako kasu positibo kopuruak

Nerea Uranga 2020ko aza. 21a, 13:37

Atzo kasu positibo gutxiago dekektatu zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baina bezperan baino PCR eta antigeno proba gutxiago ere egin zituzten hiru lurralde horietan. Denera, 867 kasu positibo hauteman zituzten atzo.

Herenegundik atzora kasu positiboen kopuruak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baina atzo bezperan baino PCR eta antigeno proba gutxiago egin zituzten hiru lurralde horietan. Izan ere, herenegun COVID-19aren 935 kasu dekektatu zituzten, eta atzo 867. Hala ere, atzoko positiboen ehunekoa ostegunekoa baino zertxobait altuagoa izan zen: herenegun %6,5 eta atzo %6,6. Gipuzkoan 365 positibo zenbatu zituzten atzo, Bizkaian 385 eta Araban 108. Osakidetzak 13.164 PCR eta antigeno proba egin zituen atzo, bezperan baino 1.227 gutxiago. Asteburuetan ez du herriz herriko datuen berri ematen Osasun Sailak.

Osakidetzak jakinarazi duenez, 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19ak eraginda Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta gaur-gaurkoz, 139 pertsona daude ZIUetan.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 134 kasu atzeman zituzten, 2.296 proba egin ostean. Positiboen ehunekoa, berriz, 5,8koa izan zen. Zazpi pertsona ospitaleratu zituzten eta bost pertsona hil ziren COVID-19aren ondorioz. Osasunbideak jakinarazi duenez, egun 261 pertsona daude ospitaleratuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide