Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak arropa eskaera egiteko aukera zabaldu du. Elkarteak jakinarazi duenez, diseinu berri bat egiteko aukera izan dute. Mailotetan, esaterako, bi aukera eskainiko dituzte; batetik, ProClassic izeneko mailota, eta bestetik, ProTeam izenekoa.
Elkarteak adierazi du ProClassic izeneko mailota orain arte elkarteak erabili duenaren "antzekoa" dela, eta bigarrena soinera itsatsita eramaten direnen estilokoa dela. Elkarteak arropa probatzeko aukera emango du datorren ostiralera arte, eta horretako, Ion Aizpururekin jarri beharko da harremanetan, 635 75 85 96 telefono zenbakira deituta.
Behin arropak probatu ondoren, txirrindulari elkarteak arroparen eskaera egiteko abenduaren 4ra arteko epea emango du; eskaera guztiak posta elektroniko bidez egin beharko dira, jokinormaetxea@gmail.com helbidera idatzita.