Lagun Onak eta Anaitasuna gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako futbol taldeek derbia jokatuko dute Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian, bihar, larunbata, 16:00etan hasita. Ezohiko derbia izango da aurtengoa, ordea. Egungo osasun egoerak eraginda, eta Eusko Jaurlaritzak indarrean dituen neurriak tarteko, ez da besteetan bezalako derbi usainik izango harmailetan. Derbiaren atarian, Joanes Otamendi Lagun Onakeko kapitainarekin eta Markel Eskurtza Anaitasunako kapitainarekin elkartu da Erlo Telebista.