Aita ez zuen edonor. Gerra aurreko hiru soinujole txapelketa irabazitakoa zen Kandido Beristain azkoitiarra. Eta irakasteko prest zegoena eta irakasten zekiena zen gainera, Elgetarekin batera, garai hartako trikitiaren transmisioan gako. Martzelino Larrinagaren laguna omen zen, eta horrek Urola bailaran soinu txikiak izan zuen hedapenarekin izango zuen zerikusirik.
1950 aldera, Azkoitiko Urrategiko erromerian jotzekoa zen Kandido. Alaba eta lagunak goizetik zihoazela-eta, soinua eraman zezatela agindu zien aitak, arratsaldez igoko zela bera. Alaba lagunek tentatu omen zuten bideko geldialdi batean. Soinujotzen aritu omen zen atseden aitzakian.
Irakurri osorik, Berriaren webgunean.