Anaitasuna futbol taldeak Espainiako Lehen Mailako Getafe CF futbol taldearen aurka jokatuko du Errege Kopako lehen kanporaketa. Abenduaren 16, asteazkena, Txerloia futbol zelaian jokatuko dute norgehiagoka. Madrilgo taldearen aurkako kanporaketa partida bakarrera jokatuko dute.
Zozketa streaming bidez ikusteko Txerloian elkartu dira Anaitasunako kideak. Anaitasunaren izena atera duen bolatxoa zozketako lehena izan da oraingo honetan ere, eta segituan ezagutu dute aurkaria, nahiz eta tentsioa eta urduritasuna nabaria zen guztien aurpegietan. Aurkaria Getafe CF izango dutela jakin dutenean, berriz, poza hartu dute jokalariek. Halere, aitortu dute ez zela aurka nahi zuten taldea, Lehen Mailako punta-puntako talderen aurka jokatzea amesten baitzuten askok.