Atzo bezperan baino ia 300 kasu positibo gutxiago atzeman zituzten Hego Euskal Herrian egindako PCR eta antigeno probetan. 116 kasu agertu ziren Araban –herenegun 139–, 453 Bizkaian –herenegun 572–, 431 Gipuzkoan –herenegun 527– eta Nafarroan 144 –herenegun 208–. Nafarroako datuak behin-behinekoak dira. Beste erkidego batzuetako bederatzi kasu ere atzeman dituzte. Egindako PCR eta antigeno probak ere askoz gutxiago izan dira: 13.077 egin zituzten atzo, eta 18.112 herenegun. Dena den, positibotasun tasan beherakada nabarmena egon da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, %8,3tik %7,7ra jaitsi baita tasa hori egun bakarrean. Astearen erdian, %8,6ko tasa izan zen hiru lurralde horietan.
Bestalde, atzo 50 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19 gaitzagatik Osakidetzako zentroetan, eta 146 lagunek jarraitzen dute ZIU Zaintza Intentsiboen Unitatean ingresatuta; bezperako kopuru bera da hori. Nafarroan, berriz, atzo hiru pertsona hil zirela jakinarazi dute.
Bihar, astelehena, jakinaraziko dituzte asteburuko datuak herriz herri.