Bihartik aurrera indarrean jarriko diren neurri berriak tarteko, Azkoitiko Udalak gaur jakinarazi du bihartik aurrera Elkargunean ezingo dela dutxarik eta aldagelarik erabili. Padel eta squash kirolak ere ezingo dira praktikatu, pistak itxi egingo baitituzte.
Kirol ikuskizunik ere ez da izango Elkargunean, eta gogorarazi dute igerileku barruan izan ezinik, gainerako instalazio guztietan derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea. Igerilekuak eta gimnasioa erabiltzeko, orain arte bezala, hitzordua hartu beharko dute erabiltzaileek aldez aurretik.
Ordutegiari dagokionez, 21:00ean itxiko dute Elkargunea. Ondorioz, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara eta igandetan 09:00etatik 14:00etara.