Zer esan nahi du 'galanixe' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'enttonaue' esamoldearen esanahia erakutsi zuen webgunean. 

Oraingoan, galanixe hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den horren esanahia?

Galanixe hitzak handikeria izatea edo jateko afana edukitzea esan nahi du. Honela erabili ohi da handikeriaren kasuan:

  • Azkoitiko hizkeran: "Horrek ibiltzeu galanixe... beti puztu-puztu einde".
  • Euskara batuan: "Horrek du handikeria, beti puztu-puztu eginda".

Eta honela afanaren kasuan.

  • Azkoitiko hizkeran: "Hori ezta gosie, hori galanixe da!".
  • Euskara batuan: "Hori ezta gosea, hori jateko afana da!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide