Gabonak iristeko zazpi aste falta badira ere, udal brigadako langileak hasi dira dagoeneko herriko zenbait txokotan Gabonetako argiak jartzen. Egunotan hasi dira zeregin horrekin; hain zuzen ere, eliz atari aurreko biribilgunean kokatu dute dagoeneko horietako bat. Ohi bezala, abenduan sartzean piztuko dituzte Gabonetako argiak.