Udalak heriotzaren inguruan hausnarketa egiteko arbeletan egindako pintaketak gaitzetsi ditu

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 4a, 09:43

Joan den igandean hasi ziren herritarrak beren ekarpenak egiten. Udalak azken orduetan agertu diren pintaketen aurka du.

Azkoitiko Udalak Berdura Plazan heriotzaren inguruan hausnarketa egiteko jarritako arbeletan egindako pintaketak "gaitzetsi" eta "arbuiatu" ditu. Udalaren iritziz "errespetu falta" da gertatutakoa, eta herritar guztiei "gizalegez" jokatzeko eskatu die.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide