Xabi Oroz Espainiako 3x3 selekzioak deitu du

Andoni Elduaien 2020ko aza. 4a, 09:37

Xabi Oroz. (Argazkia: Acunsa GBC)
Azaroaren 23tik 25era bitartean Valentzian egingo ditu entrenamendu saioak Orozek 3x3 modalitateko nazioarteko hurrengo partidak prestatzeko.

Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) Acunsa Gipuzkoa Basket taldeko saskibaloi jokalari azkoitiarra Espainiako 3x3 selekzioak deitu du. Azaroaren 23tik 25era bitartean Valentzian (Herrialde Katalanak) egingo dituzte entrenamenduak, eta han parte hartuko du azkoitiarrak. Jaume Comas hautatzaileak beste 11 jokalarirekin batera sartu du deialdian Oroz. 

2022. urteko Eurobasketerako sailkapen partidengatik Endesa Ligak etenaldia izango du aste horretan, eta horregatik egingo ditu Espainiako selekzioak entrenamenduak. 3x3 modalitateko deialdia aitzindaria da, orain arte ez baitute horrelakorik egin. Kontzentrazioaren helburua da nazioarteko hurrengo partidak prestatzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide