Aspaldian elkarrizketa guztietako gai bihurtu den horretatik burua tarte batez aldentzeko aukera bikaina izan zuten zapatu iluntzean Baztartxora joan ziren herritarrek. Xabi Solanok eta haren trikiti doinuek izan zuten horren errua. Kristiñe Solano alboan zuela, bakarlari gisa atera dituen Ereñotzu eta Bi lanetan jasotako hainbat pieza jo zituen sortzaile ereñotzuarrak, baita laster argitaratuko duen liburu diskoan aurkeztuko duen abestietako bat ere.