Urola Erdiko Itaia aurkeztu dute Matadeixen

Anartz Izagirre

Urola Erdiko Itaiaren aurkezpena, Matadeixen. (Urola Erdiko Itaia)

Eskualdez eskualde antolatzen hasi da Emakumeen Antolakunde Sozialista. Atzo, zapatua, Azpeitiko Gaztetxean aurkeztu zuten Urola Erdiko Itaia, eta gaur, Matadeixen izan dira.

Gaitasunak antolatu lelopean, Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundea aurkeztu zuten atzo, zapatua, Azpeitiko Gaztetxean. Gaur, berriz, Matadeixen izan dira Itaiako kideak; besteak beste, antolakundeak eskualdean dituen erronkez eta helburuez aritu dira aurkezpenean, eta hainbat herritarrek parte hartu dute bertan. Pandemia dela-eta osasun eta segurtasun neurriak hartuta egin dute aurkezpena Itaiako kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide