Ezohiko irudiak ikusi ahal izan dira gaur Azkoitiko hilerrian; izan ere, Santu Guztien eguna izanagatik, oso jende gutxi ibili da eguerdia bitartean zendutako familiartekoak eta lagunak bisitatzen. Azkoitiko Udalak osasun egoera dela-eta ahal den neurrian kanposantuko bisitak saihesteko eskatu zien herritarrei, eta azkoitiarrek zorrotz bete dute eskatutakoa. Hilobiak, ordea, urtero moduan lorez eta kandelaz bete dira, jendeak beste egun batzuk aprobetxatu baititu horretarako.