Gaur, zapatua, Gipuzkoako hainbat herri zeharkatu ditu Osasuna eta eskubideak mugimenduak antolatutako auto karabanak, eta Azkoititik ere igaro dira, 14:00ak inguruan, ordubeteko atzerapenarekin. Egiaren olatua lelopean PCR probekin amaitzea eta maskararen erabilera derrigorrezkoa ez izatea eskatu dute 50 kotxe inguruk, eta ibilgailuetako gidariak karteltxoekin, puxikekin eta klaxona jotzen igaro dira Azkoitiko kaleetatik. "Gure osasuna, gure ardura" dela aldarrikatu dute manifestariek, eta eztabaida zientifikoa ere eskatu dute.
09:30ean abiatu da auto karabanaren zutabe bat Arrasatetik, eta bestea, Hernanitik. Ondoren, bi zutabeak Zumaian batu dira, eta Azpeititik barrena Azkotira iritsi dira. Horren ostean, berriz, Elgoibarrera jarraitu dute.