Atzo, ostirala, eman zieten hasiera Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistaren (GKS) jardunaldi politikoei, Azpeitiko Gaztetxean egin zuten saioarekin. Lehendabiziko saio horretan, COVID-19a eta krisi kapitalista ezaugarri dituen testuinguruan antolatzeak duen garrantzia izan zuten hizpide, eta Azpeitiko eta mugakide diren herrietako dozenaka gaztek parte hartu zuten.
Jardunaldien baitan beste bi saio egitea ere aurreikusten dute. Hurrengoa, azaroaren 5ean izango da, Azkoitiko Matadeixen, 18:30ean hasita; kontrol sozialaren zentzu politikoaz hausnartuko dute. Hirugarren eta azken saioa, berriz, azaroaren 20an izango da, Zestoan. Arratsalderako Estatu burgesa eta errepresio indarrak hitzaldia antolatu dute liburutegi azpiko lokalean, eta ondorenerako, egoerak ahalbidetuko balu, afaria eta kontzertuak Gaztetxean.