Bihar goizean Gipuzkoan barrena auto karabanak egingo dituzte Osasuna eta eskubideak mugimenduak deituta. 09:30etan bi zutabetan abiatuko dira Arrasatetik eta Hernanitik, 11:50etan Zumaian elkartzeko, eta handik, Azkoititik barrena, Elgoibarrera joango dira guztiak batera. Herritik 13:00ean pasatzea aurreikusten dute.
Maskaren derrigorrezko erabileraren eta PCR proben kontrako manifestazioa izango da biharkoa eta eztabaida zientifikoa eskatuko dute, besteak beste, "gure osasuna gure ardura delako". Autoa hartu eta protestara batzeko eskatu diete herritarrei.